ONGI ETORRI JOKOA

2020. Sakanako Mankomunitateko Anitzartzean Zerbitzua

Anitzartean Zerbitzuak Sakanako eskualdera heldu diren migranteei ongi etorria emateko 2020an aurrera eramandako kanpainaren barruan landutako “antzararen jokoaren” bertsioa da hauxe. Gure herriek duten aniztasun aberatsaren adierazgarri. Jatorri, kolore, kultura, hizkuntza… desberdinetako jendeari ongi etorria egin eta denok elkarrekin errespetuan eta kultur aniztasunean oinarritutako gizarte aberats bat pausoz pauso eraikitzeko. Lan honetan aniztasunari eta gizarteak izan behar lituzkeen baloreei jartzen zaio azpimarra. Kolore biziekin landu da, gure kaleetako aniztasunaren adierazgarri.

 

200 x 200 cm lona | Ertzak errefortzuarekin | 550 gr/m2