Add Your Heading Text Here

ZURE IDEIEI FORMA EMATEKO GAUDE

Pasaden uztailan Guaixe aldizkariaren 780. zenbakian elkarrizketa egin ziguten gure irudi berriaren eta zerbitzuen inguruan hitz egin genezan.

Bidelagun bat. Bidea zurekin eginen duena; ibil-bidean aldamenean izanen duzun laguna. Elkarrekin ibiliz bidea xamurrago egiten baita. Eta ibilitakoak helmuga aparta bihurtzen du. Ase egiten gaitu. Horixe da GK, diseinu eta komunikazio zerbitzua, bidelaguna. Eskarmentu zabala duen profesionalen talde batek osatuta, hamaika bide ibilitako esperientzia duena. Diseinua, kazetaritza, sare sozialak, komunikazioa, webguneak… Bide horiek ibilitakoak gara. Zailduak gaude. Trebatuak. Bideo horietan barneratzen jarraitzen dugu egunero GK, diseinu eta komunikazio zerbitzuak, bidaide dituen bezero bakoitzarengandik gertu. Zure ideiari forma ematen dion lantaldea baikara. Kide zaitugu, eta zure bidean urruti iristen lagundu nahi zaitugu. Zure ibilbidea osatzeko, zure pausora, zure martxara, zure ikuspegira egokitzen gara. Zu entzunez egiten dugu bidea, zurekin. Uneoro komunikatzen. Zure arrakasta nahia gure eginez. Horretarako bitarteko aproposenak aholkatuz, proposatuz. Eraginkorrak gara. Bideak erakutsi digu hala garela. Forma eman GK, diseinu eta komunikazio zerbitzua diseinatzaile, kazetari zein komertzialen lantalde batek osatzen du. Eta, besteak beste, diseinu, marka, komunikazio, inprimaketa, merchandising, web orri, iragarkien kontratazio itzulpengintza soluzio eraginkorrak eskaintzen ditu. Kontatu, azaldu, adierazi eta zure negozio, enpresa edo erakundearen arrakastarako euskarririk egokiena opatuko dugu. Merezi duzun gertuko arretaz.

Zeinek balia dezake GK zerbitzua?

Edonork. Sakanako merkataritzari zein biztanleriari beraien neurrira egokitutako beharrak asetzeko gaude hemen. Ikerketa lan txukuna egin, bakoitzaren beharrak aztertu eta kanpaina baten baitan, pixkanaka jarriko gara harremanetan. Aipatu nahiko nuke ere, Guaixe funda-zioaren baitan dagoen zerbitzua izanda, fundazioaren bazkide den guztiak %5eko deskontua izanen duela gurekin egindako hainbat zerbitzuetan, fundazioaren parte izatea saritu nahi dugu horrela.

 

Hori da ibarrarekin duzuen lotura bakarra?

Ez. Ahal den heinean Sakanako hor-nitzaileekin lan egiten saiatzen gara, bertako ekonomiari bultzada emateko.

 

Zein izaten da zuen lan prozedura?

Abiapuntua bezerioaren nahia edo beharra da. Bezero batek produktu, ekitaldi edota marka batekin jotzen du guregana. Batzuetan irudia zerotik sortzeko, beste batzuetan hura eralda-tzeko edo diseinu zaharkitu bat berri-tzeko. Izan daiteke ekitaldiren bat ira-garri nahi izatea kartel edo esku-orrien bidez, marka baten nortasun korporatiboa sortzea edo produktu baten packaginga diseinatzea esate baterako. Bezeroarekin hitz egin eta gero, aurre-kontua prestatzen da bezeroarekin har-tutako erabaki guztiak kontuan izanda. Behin hau onartuta, lanari ekiten diogu.Bukaerako produktu horri forma ema-tea da hurrengo pausoetan egiten dena. Bezeroari lehengo probak bidaltzen zaizkio eta lana doitzen goaz proba gehiagoren bitartez. Emaitzarekin konforme dagoenean inprentara (produktu fisikoen kasuan) edo euskarri digital moduan bidaltzen da. Garrantzia handia ematen diogu prozesu guzti honetan zehar bezeroarekin elkarlanean egoteari.

 

Zer esanen zeniokete enpresa bati bere irudia aldatzera animatzeko?

Diseinua askotan gutxiesten den kontua da; azken momenturako uzten den horieako bat. Lehen aipatu bezala, irudiak pentsa dezakeena baino garrantzi handiagoa du. Liburuekin jende askok egiten duena: bata edo bestea azalaren itxuraren arabera aukeratu. Adituek diote segundo batzuk besterik ez direla behar erabaki hori hartzeko, itxurarekin iritzi positibo edo negatiboa sortzeko. Azken finean, marka horretarako nortasuna sortzea da, publiko jakin batengan arreta pizteko. Hala ere, enpresa bakoitzak bere berezitasun eta behar zehatzak izaten ditu eta horiek aztertzea izaten da gauza garrantzitsuenetariko bat. Enpresa horri gurekin harremanetan jartzeko, gurekin hitz egiteko eta konpromisorik gabe aurrekontua eskatzeko esango genioke.

 

Denetarik egiten duzue beraz. Zein zerbitzu eskainiko dituzue?

Bai. Hiru zerbitzu nagusi ditugu GK-n. Diseinu grafikoko zerbitzuan diseinu korporatiboa, diseinu editoriala, ilustrazioa eta web diseinua lantzen ditugu beste batzuen artean. Aipatutako zerbitzuez aparte, beste ezer beharko balitz ere, lantzeko prest gaude, eten gabe lanean, ikasten eta zerbitzurik onenak eskaintzen baikabiltza.

 

Eta publizitatea ere?

Hala da. Bezeroen mezua hainbat komunikabideen bidez zabaltzen dugu: prentsa, irrati eta webguneetan. Iragarkiak diseinatu ditzakegu Guaixe astekarian, herriko festen programan edo beste aldizkari edo egunkarietan argitaratzeko. Gainera, euskarazko tokiko komunikabideen elkartearen bidez, Tokikomen bidez publizitate kanpainak Euskal Herri guztira zabal ditzakegu . Tokikomek bezeroari 200.000 irakurle prentsa idatzian eta 350.000 erabiltzaile baino gehiago edizio digitalean jartzen dizkio eskura. Bezeroak duen aurrekontuari egokitutako planak presta ditzakegu, proposamenik egokiena aurkeztuz. Marka edo ekitaldi baten berri eman dezakegu, egiten ditugun modulu, kuña edo bannerren bidez. Edo kanpaina oso bat diseinatu bezeroarekin batera.

 

Irudiaz aparte, ikusgarritasuna garrantzitsua da ere, ezta?

Argi dago, eskaintzen duzun zerbitzua, produktu edo ekitaldia kalitate onekoa baldin bada ere, inork ez bazaitu ikus-ten, ez duzula zure helburua lortuko; publiko objektibo horren arreta bereganatzea edo eskaintzen duzun hori saltzea edo ezagutzera ematea. Honetan diseinuak eta publizitate kanpainek asko lagun dezakete.

 

Zein hizkuntzatan egiten duzue lan?

Guaixe fundazioak euskararen normalizazioaren alde lan egiten du eta gure jarrera hori da ere. Baina GK zerbitzuak bidelagun izan nahi du eta bezeroaren hizkuntza berean lan egiten du. Egokitzeko gaitasun hori badugu. Honi lotuta, aipatu itzulpen zerbitzua ere eskaintzen dugula edozein webgune, idatzi, lan… euskaratu nahi duenari laguntzeko.

 

Zer da GK? Nor dago horren atzean?

GK Guaixe fundazioaren barne kokatzen den diseinu grafiko eta komunikazio lantalde profesionala da. Hainbat langilek osatzen dugu lantaldea: Ainhoak eta biok diseinu grafikoko lanak egiten ditugu. Baina lan taldea komertzialek, publizistek eta administrariek osatzen dute. Nik, 4 urteetako eskarmentua dut eta orain Guaixe fundazioaren GK diseinu eta komunikazio zerbitzuko lantaldearen ardura hartu dut. Niretako hau erronka handia da eta ilusio handiarekin ekin diot lanari. Ainhoak, berriz, diseinatzaile eta maketatzaile lanean aritu da hainbat enpresatan 2003tik, eta Guaixe fundazioarendako lanean 2007 urtetik ari da. Biak, Arte Ederretan lizentziatuak gara eta Diseinuko goi mailako ikasketak ditugu.

 

Ibilbide luzea duen komunikazio zerbitzua da orduan…

Bai, eskarmentu handiko langileak gabiltza lanean. Urteak daramatzagu zerbitzu hau eskaintzen eta bizi izan dugun eta bizitzen ari garen egoera bereziak bultzatuta, erratza pasatu eta aldaketa batzuk egin ditugu.

 

Zerbitzuaren irudia berritu berri duzue. Zergatik?

Diseinu eta komunikazioan dabilen taldea izanda badakigu zein den irudiak duen garrantzia. Logoaren itxura pixkatxo bat zaharkitua zegoen eta berritzea erabaki genuen. Irudia zaindu beharreko kontua da eta are gehiago horrekin lan egiten baduzu. Helburu nagusia hura sinplifikatzea eta txu-kuntzea zen. Horretarako, ezinbestekoak ez ziren edo errepikakor jo ziren elementuak kendu genituen. Honekin hasi eta gauza batek bestera bultzatu gintuen. Irudiaren restylinga egin eta gero koherenteena webgunea berritzea zela erabaki genuen.

 

Zein izan dira webguneak izan dituen aldaketak?

www.gkomunikazioa.eus webgunearen egitura aldatzeko beharra ikusi genuen. Beste egitura logi-koago bat izatearen beharra, bere erabilera errazte aldera. Honen atalak sinplifikatu eta beste era batera antolatu ditugu erabiltzailea erosoago senti dadin. Erabiltzaileak hasierako atalean azken lanetarako sar-bidea topatuko du, lanen atalean gure lanen erakusleihoa aurkituko du, ondoren, zerbitzuen deskribapen txiki bat izanen du, gurekin harremanetan jartzeko aukera ere. Webgunea bisitatzen duenak hiru hizkuntzetan opatuko du gure berri. Bukatzeko eta berrikuntza nagusi bezala, blogaren atala topatuko du.