Add Your Heading Text Here

BANDERA ARROSA ETA URDINA

Azaroaren 20ean Trans Memoriaren Nazioarteko eguna ospatzen da. Egun horretan transfobiaren ondorioz eraildako pertsona transexual eta transgeneroak omentzen dira. Data zehatz hau Gwendolyn Ann Smith diseinatzaile grafiko eta zutabegileak erabaki zuen Rita Hester emakume transexual afroamerikarraren hilketa gogorarazteko.

Bandera urtebete beranduago sortuko zen Monica Helm emakume transaren eskutik eta 2000. urtean mustu zen lehen aldiz Arizonako Phoenixeko Harrotasunaren martxan.

Ikurrina honetan, gizarteak ezarritako mutilendako urdina eta neskendako arrosa ageri dira kanpoko lerro zuzenetan. Erdigunean aldiz marra zuzen zuria dago intersexual jaiotako pertsonak edota transizioan edo genero neutroko pertsonak irudikatzeko.

Beste batzuen artean, badago ere Jennifer Hollandek 2002an diseinatutakoa. Honek 5 marra: goian arrosa, eta behean urdina emakumeak eta gizonezkoak irudikatzeko eta erdialdean more ezberdinak dituzten 3 marra daude trans komunitatearen eta generoaren aniztasuna islatuz.

Hala ere, gaur egun Helmena izan da harrera honena izan duena eta zabalduen dagoena.

Aurten Askotariko Sakana ekimenaren kartelerako Monica Helmen trans bandera izan zen oinarria. Aurreko urteko kartelaren jarraipena izatea nahi genuen.