SAKANAKO ERRALDOIAK KOLOREZTATZEN LIBURUXKA

2022. GK

Ikusita azken urteotan erraldoiak haurrengan izaten ari diren arrakasta, Sakanako erraldoiak ezagutzera emateko helburuarekin, sortutako proiektua da honako hau.

Guaixe astekarian Sakanako erraldoien inguruko erreportajerako sortutako ilustrazioak, koloreztatzeko liburuxka batean biltzen dituen lana da.

Herrika ordenatuak, orrialde bakoitzean, herri bakoitzeko erraldoien koloreztatzeko marrazkiak topa daitezke. Hauen ondoan kolorezko ereduaren miniatura eta bakoitzaren azalpen labur bat ere.

A4 liburuxka