ZURRUMURRUEN KONTRAKO MUSUKOAK

ZURRUMURRUEN KONTRAKO MUSUKOAK 2020. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Zerbitzua Pandemia garaia probestuz, Anitzartean Zerbitzuak zurrumurruen kontrako kanpainaren barruan ateratako musukoak. Modu alai, dibertigarri eta deigarri batean zurrumurruei ezetza emateko. “Aho itxian zurrumurrurik ez” edo “En boca cerrada no entran rumores” leloak agertzen dira alde banatan irribarre eta emotikono batekin batera.   Softshell musuko berrerabilgarriak zuriak eta […]

ARBIZUKO UDAZKEN AZOKA 2020

ARBIZUKO UDAZKEN AZOKA 2020 2020. Arbizuko Udala 2020ko Arbizuko Udazken azoka iragartzeko sortutako kartela. Artisau azoka izanda, ilustrazioa erabiltzea erabaki zen. Udazkenaren ezaugarri den hosto baten erortzearen irudia sortu zen horretarako. Honi esker, eskuz egindakoaren eta hurbiltasunaren irudia indartu egiten zen. Erabilitako koloreak ere, gertutasunaren epeltasuna eta udazkeneko koloreak ekartzen ditu gogora.   Formatua: A3 […]

ARITZKARI ALDIZKARIA

ARITZKARI ALDIZKARIA 2019. Iñigo Aritza Ikastola Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolak eta Txioka Haur Ikastolak urtero argitaratzen duten aldizkaria da Aritzkari. Urtean zehar ikastetxean aurrera eraman diren proiektu eta ekimenen berri ematen da bertan, ikastetxeko, ikasle eta lan taldearen argazkiez apainduta. Kolore alaiez eginiko aldizkaria.   Formatua: A4 | 32 orrialde

ASKOTARIKO SAKANA

ASKOTARIKO SAKANA 2020. Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzua Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak antolatutako jardunaldi batzuen kartela eta publizitate euskarriak. Gilbert Baker aktibista eta diseinatzaile estatubatuarrak 1978 sortutako eta LGTBren sinbolo den ortzadarraren ikurrina oinarritzat hartuta sortutako kartela da. Kasu honetan, lau koloreetako ortzadarra da, ekitaldiak gauzatuko diren lau herriak ezberdintzeko. A3 | Papera 135 gr 3×6 […]

BAI ESAN AGENDAK 2021

BAI ESAN? AGENDAK 2020. Antsoaingo Udala, Aranguren Ibarreko Udala eta Oltza Zendeako Udala Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Antsoaingo, Aranguren Ibarreko eta Oltza Zendeako udalek urtero kaleratzen dituzten poltsiko agendak. Norberak bere herriko zerbitzuen informazioa eta telefonoa topa dezake bertan. Bestelako informazioa ere topa daiteke bertan. Antsoaingo udalerako 2020ko agendetarako ilustrazio propioa sortu zen. 90 x […]

COVID-19AREN KONTRAKO NEURRIEN KARTELAK

COVID-19AREN KONTRAKO NEURRIEN KARTELAK 2020. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua Eskualdeko komertzioetan banatzeko, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzutik Covid-19aren kontrako neurriak betetzeko eta hauetan euskara bermatzeko landutako kartelak.   Diseinu lana

GUAIXE BAZKIDETZA KANPAINA

GUAIXE BAZKIDETZA KANPAINA 2021. Guaixe Fundazioa 2021ean Guaixe Fundazioak egindako bazkide kanpainaren barruan, bazkideei esker ona adierazteko eta hau saritzeko sortutako poltsa berrerabilgarria. Bazkideei esker Sakanan fundazioaren proiektuak aurrera jarraitzen baitu. Bazkideekin eta bazkideentzat euskaraz! Oihalezko poltsak

IKASLE ETA IRAKASLE AGENDAK

IKASLE ETA IRAKASLE AGENDAK 2021. Guaixe Fundazioa Guaixe Fundazioak ikasturtero argitaratzen dituen irakasle eta ikasle agendak. Bertan irakasleek beren egunerokoan beharrezko dituzten atalak topatuko dituzte, egunerokoan behar egin behar dituzte lan eta oharrak sartzeko aukerarekin. Neurri eta formatu ezberdinetan daude.   A5 edo A4 agenda koadernatuak A4 agenden orrialde zulatu betegarriak

ONGI ETORRI JOKOA

ONGI ETORRI JOKOA 2020. Sakanako Mankomunitateko Anitzartzean Zerbitzua Anitzartean Zerbitzuak Sakanako eskualdera heldu diren migranteei ongi etorria emateko 2020an aurrera eramandako kanpainaren barruan landutako “antzararen jokoaren” bertsioa da hauxe. Gure herriek duten aniztasun aberatsaren adierazgarri. Jatorri, kolore, kultura, hizkuntza… desberdinetako jendeari ongi etorria egin eta denok elkarrekin errespetuan eta kultur aniztasunean oinarritutako gizarte aberats bat […]

ONGI ETORRI LONA

ONGI ETORRI LONA 2020. Sakanako Mankomunitateko Anitzartzean Zerbitzua Anitzartean Zerbitzuak Sakanako eskualdera heldu diren migranteei ongi etorria emateko 2020an aurrera eramandako kanpainaren barruan landutako lona. Udal edo eraikin publikoetako balkoietan zintzilikatzeko. Kolore eta tipografia ezberdinekin landu da, gure gizartearen aniztasunaren adierazgarri. 200 x 200 cm lona | Ertzak errefortzuarekin | 550 gr/m2